Arauak/Normas
21-12-2011, 12:10 PM (Este mensaje fue modificado por última vez en: 21-12-2011 04:02 PM por Euskaltel.)
Mensaje: #1
Informaci Arauak/Normas
Hauek dira foroaren balio nagusiak:
  • Errespetua: Errespetuz jardun Foroko kideekin —haien adina, arraza, erlijioa, jatorri geografikoa zein etnikoa eta sexua begiratu gabe— eta Komunitate honen euskarri dugun markarekin.
  • Tolerantzia: Tolerante izan zeure iritziekin bat ez datozen adierazpenekin, eta konstruktiboki hitz egin horri buruz.
Foro hau jende guztiak bere iritzia azaltzeko eta besteenak gustura irakurtzeko lekua izatea nahi genuke; beraz, idatzi behar duzuen hori norbaitentzat iraingarri baldin bada, ez argitaratu, mesedez.

Adierazpen-askatasuna zaindu nahi dugu, denek beren iritzia emateko edo besteenei aurka egiteko eskubidea izatea, betiere errespetua eta gizalegea oinarri direla.

Hori ziurtatzeko, guztiz debekatuta dago hauek argitaratzea:
  • Inolako publizitatea, salbu moderatzaileek berariaz baimentzen dutena. Debeku horretan sartzen dira mezuen sinaduretako publizitate-estekak edo mezuen gorputzetako sustapen-materiala, baita komunitateko kideen arteko edo beste batzuekiko salerosketa-mezuak.
  • Spam-tankerako mezuak eta antzekoak, barne direla mezu-kateak, mezu-piramideak, ekintza kolektiboak, mezu-bonbardaketa eta bestelako gainezkatze-teknikak, sistema gainkargatzeko nahita egindako saioak eta hedapen-erasoak. Testuingurutik kanpoko mezu bikoiztuak, edo hari batean edo gehiagotan gehiegi errepikatzen diren mezuak.
  • Hirugarren batzuen datu pertsonalak (telefono-zenbakiak, helbideak, helbide elektronikoak, etab). Norberaren datu pertsonalak argitaratzea ere debekatuta dago. Teknikariren batek eskatzen baditu, mezu pribatua bidali behar du.
  • Mezu politikoak, linguistikoak, adierazpen erlijiosoak edo antzeko iruzkinak. Ez da onartuko sexu, erlijio, jatorri geografiko edo etniko, sinesmen politiko, gai linguistiko, kirol-zaletasunagatiko... gorrotoa adierazten edo sustatzen duen edukirik. Ez da onartuko inongo erakunde terroristaren jarduera edo idealen alde mintzo den edukirik.
  • Foroko zeinahi kideren, moderatzaileen, hirugarren batzuen edo Euskaltelen aurkako irainak, kalumniak, mehatxuak, difamazioak edo gehiegizko komunikazioak.
  • Eduki gehiegizkoa, lizuna, pornografikoa, iruzurtia edo hirugarren batzuen alderdi pertsonalak edo pribatuak azaltzen dituztenak. Hor sartzen dira legez kanpoko edukiarekin, software piratarekin, egile-eskubideak betetzen ez dituzten serie-zenbakiekin edo komunitatearen edozein arau urratzen duten lekuekin lotura duten informazio, irudi, bideo eta esteka (hiperesteka) oro.
  • Edozein material, baldin eta legearen (egile-eskubideak eta sekretu komertzialak errespetatuz, adibidez) edo harreman fiduziarioaren nahiz kontratu bidezkoaren arabera hedatzeko eskubiderik ez badu.
  • Ordenagailuetan eta gailuetan kalteak eragin ditzakeen eduki elektronikoa (birusak barne direla), eta edonolako eduki maltzurra duten webguneetara bideratzen duten URLak edo estekak. Birusak, artxibategi kaltetuak, “troiarrak” eta komunitateko beste kide baten ordenagailua honda dezakeen beste zeinahi gai kutsatzaile edo suntsitzaile duen artxibategi eta esteka oro.
  • Gainerako erabiltzaileak gidatzea, laguntzea eta euskarri ematea xede ez duen beste asmo oro.
  • Beste norbaiten nortasuna edo erakunde baterako afiliazioa (Euskaltelekoa barne) ordezteko erabiltzen den mezu oro.
  • Legez kanpoko ekintza bat egitera bultzatzen duen hizkera, edo legez kanpoko jarduerei buruz haiek gauzatzeko asmoz erabiltzen den hizkera.
  • Gure gunera sartzeko eta hura erabiltzeko aplikatu beharreko beste zeinahi arau edo lege nahita urratzea.
  • Mesedez, neurriz erabili maiuskulak (ez egin gehiegizko erabilerarik), baita koloreak ere (ahal dela, ez erabili kolore gorririk).
  • Hautatzen dituzuen ezizenei eta zuen avatarrei ere aplikagarri zaizkie debeku horiek.

Ezabatu egingo dira horrelako mezuak, baita eztabaida sortzea edo foroko ordena eta bizikidetza hondatzea beste helbururik ez dutenak ere (flamming-ak).

Arau horiek guztiak aintzat hartuz gero, topagune eta eztabaidagune atsegina eta baliagarria izango da, denontzat, Foroa. Ziur gara halaxe izango dela.

Mezu guztiak aztertzen saiatuko gara, baina beti ezin da, mezu eta erantzun ugari argitaratzen baitira egunero. Foroko arauak betetzen ez dituen mezuren bat aurkitzen baduzue, mesedez, salatu eta jo desegokitzat, “salatu” botoiaren bitartez, dagokion iruzkina erantsiz.
Hartara, mezu pribatu bat iritsiko zaio moderatzaileari edo administratzaileari, mezuaren esteka barne duela.

Automatikoki argitaratuko dira mezuak moderatzaileak foroan dauden ordutegian (astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 22.00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 22.00etara). mesedez, izan pazientzia pixka bat, ezingo baitiegu berehalakoan erantzun mezu guztiei, batez ere erantzute-ordutegitik kanpo. Gizakiak gara, bestalde; beraz, hutsegiteak egiteko eskubidea badugu guk ere. Hutsegiteren bat egin dugula ohartzen bazarete, jakinarazi guri, mesedez, konpon dezagun.

Zerbitzu-emaile hutsa da Euskaltel, eta ez du kontrolatzen erabiltzaileon jarduera. Hortaz, Euskaltelek ez du bere gain hartzen legedia edo baldintza orokor hauek urratuz erabiltzaileok bertaratzen dituzuen edukien edo egiten duzuen erabileraren erantzukizuna. Erabiltzaileok zarete baldintza hauek urratuz egiten duzuen erabileraren edo legez kanpokoaren erantzule bakarrak, baita erabilera horren ondorioenak ere. Halaber, zuek zarete Forora ekartzen dituzuen edukien egiatasunaren eta/edo legezkotasunaren erantzule bakarrak.

Zerbitzua eteteko eskubidea du Euskaltelek, erabiltzailearen aldez aurretiko baimenik gabe. Horretarako, araudia urratzen duten edukiak ezabatu egingo ditu, edo bidezko deritzon beste zeinahi neurri hartuko du atzemandako arau-urraketa bertan behera uzteko, zuzenean edo hirugarren batzuen jakinarazpenen edo eskakizunen bidez atzematen badu indarrean den legedia edo baldintza orokor hauek urratzen dituzten edukiak ageri direla zerbitzu honen erabileran, edo iruzur egiteko, legez kanpoko helburuetarako eta/edo Euskaltelek baimendu gabekoetarako erabiltzen dela zerbitzua.

Halaber, horrelakoetan erabiltzaile-kontua indargabetzeko eskubidea du Euskaltelek.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Los valores fundamentales que rigen este foro son:
  • Respeto: Sé respetuoso con los miembros del Foro sin importar su edad, raza, religión, procedencia geográfica o étnica o sexo y con la marca que da soporte a esta Comunidad.
  • Tolerancia: Sé tolerante con las opiniones que no compartas y habla de ello de forma constructiva.
Queremos que este foro sea un lugar donde todo el mundo pueda expresar su opinión y leer a gusto la de los demás, así que si lo que vais a escribir puede ofender a los demás, es mejor que no lo publiquéis.

Queremos que prime la libertad de expresión y que todo el mundo pueda exponer su opinión o rebatir la de los demás, siempre que sea desde el respeto y la educación.

Para asegurarnos de que sea así, está terminantemente prohibido publicar:
  • Publicidad de ningún tipo excepto la expresamente autorizada por los moderadores. Esto incluye enlaces de publicidad en las firmas de los mensajes o de material promocional en el cuerpo de los mismos así como mensajes de compra/venta entre los miembros de la comunidad o de éstos con terceros.
  • Mensajes de tipo “SPAM” u otras formas de captación incluyendo cadenas de mensajes, piramidales, acciones colectivas, el bombardeo u otras técnicas de inundación, intentos deliberados de sobrecargar el sistema y ataques de difusión. Los mensajes duplicados, fuera de su contexto, o mensajes repetidos en exceso en uno o más hilos.
  • Datos personales de terceros (teléfonos, direcciones, e-mail, etc.). Tampoco permitiremos publicar datos personales propios. Si algún técnico los solicitara siempre lo hará mediante mensaje privado.
  • Mensajes de carácter político, lingüístico, declaraciones religiosas o comentarios similares. No se permitirán contenidos que contengan o induzcan al odio por razones de sexo, religión, origen geográfico o étnico, creencias políticas, cuestiones lingüísticas, aficiones deportivas, etc.
  • Contenidos que defiendan la actuación o ideales de cualquier tipo de grupo u organización terrorista.
  • Injurias, calumnias, amenazas, difamaciones o comunicaciones abusivas hacia cualquier miembro del foro, sus moderadores, terceras personas o la propia Euskaltel.
  • Contenido abusivo, vulgar, obsceno, pornográfico, fraudulento, o que revele asuntos privados o personales propios o de terceros. Esto incluye cualquier información, imágenes, vídeos o incluso enlaces (hipervínculos) que conecten con contenido ilegal, software pirata, números de serie o que incumplan los derechos de autor o que llevan a sitios que violen cualquiera de las normas de la comunidad.
  • Cualquier material si no tiene el derecho de transmitirlo conforme a la ley (como los derechos de autor, secretos comerciales) o por relación contractual o fiduciaria (como los acuerdos de no divulgación).
  • Contenido electrónico (incluidos virus) que pueda causar daños de cualquier tipo en ordenadores o dispositivos así como urls o links que dirijan a páginas webs con contenido malicioso de cualquier tipo.
  • Cualquier archivo o un enlace a un archivo que contenga virus, archivos dañados, "Troyanos" o cualquier otro elemento contaminante o destructivo que pueda averiar el ordenador de otro componente de la comunidad.
  • Cualquier otro propósito que no sea ayudar, guiar o proveer ayuda y soporte al resto de usuarios.
  • Cualquier mensaje que suplante a otra persona o afiliación a una entidad, incluyendo a Euskaltel.
  • El lenguaje que incite a una actividad ilegal o trata de las actividades ilegales con la intención de cometerlas.
  • Intencionalmente violar cualquier otra ley o regulación aplicable al acceder y utilizar nuestro sitio.
  • Se ruega usar las mayúsculas de forma comedida, no abusar de ellas, al igual que en el caso de los colores (evitar si es posible el texto rojo, por ejemplo).
  • Estas mismas prohibiciones son extensibles a los nick o alias que elijáis y a vuestros avatares.

Los mensajes de este tipo serán eliminados. También los mensajes que sólo busquen crear polémica o desestabilizar el orden y buena convivencia del foro (FLAMMING).

Respetando todas estas normas, el Foro será un punto de encuentro y discusión útil y agradable para todos. Estamos seguros de que será así.

A pesar de que intentaremos revisar todos los post, no siempre es posible debido al gran número de posts y respuestas publicadas a diario. Si en algún momento encontráis algún mensaje que incumple estas reglas del Foro, por favor reportad este post como inadecuado desde el botón "reportar" con el comentario respecto a ese comentario. Con este método se enviará un mensaje privado al Moderador o Administrador incluyendo el enlace al mensaje.

Los mensajes se publicarán automáticamente durante el horario en el que los moderadores estén presentes en el foro, de lunes a sábado de 8:00 h. a 22:00 h. y domingos y festivos de 10:00 h. a 22:00 h. Por favor sed pacientes porque no podremos responder a todo inmediatamente, en especial fuera de nuestro horario de respuesta. Además, nosotros somos humanos por lo que nos reservamos el derecho a cometer errores. Por favor, si veis que hemos cometido alguno notificádnoslo y lo corregiremos.

Euskaltel se limita exclusivamente a actuar como prestador del servicio y no controla el uso que de él realicéis los usuarios. Por tanto, Euskaltel no se hace responsable del uso y/o de los contenidos que, en contra de la legislación o a las presentes condiciones generales, podáis hacer del mismo. Los usuarios seréis siempre los únicos responsables de utilización ilícita o contraria a estas condiciones y de las consecuencias que pudieran derivarse. Asimismo, seréis también los únicos responsables de la veracidad y/o licitud de los contenidos que aportéis.

Euskaltel se reserva el derecho a suspender el servicio , sin necesidad de autorización previa del usuario, mediante la eliminación de los contenidos infractores o cualquier otra medida que considere necesaria para evitar la continuidad en la comisión del ilícito o de la infracción detectada en el caso de descubrir, bien de forma directa o a través de notificaciones o requerimientos de terceros, la existencia de contenidos que pudieran infringir la legalidad vigente o las presentes condiciones generales en el uso que los usuarios hagan de este servicio, o la utilización del mismo con fines fraudulentos, ilícitos y/o no autorizados por Euskaltel.

Así mismo, Euskaltel se reserva el derecho a revocar la cuenta de usuario en dichos casos.

Izan gure berri hemen - Síguenos en: [Imagen: tw.png] [Imagen: fb.png] [Imagen: tuenti.png] [Imagen: google.png] [Imagen: youtube.png] [Imagen: rss.png]
Encuentra todos sus mensajes


Mensajes en este tema
Arauak/Normas - Euskaltel - 21-12-2011 12:10 PM

Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)