Tema cerrado 
Bezero gunea eta Konektako kontsumoa. Fidagarria al da?
19-03-2013, 09:12 PM
Mensaje: #1
Bezero gunea eta Konektako kontsumoa. Fidagarria al da?
Kaixo.

Ez da oso garrantzitsua, baina moskeatuta nabil datuen kontsumoarekin ….

Asuntoa da, kontsumoa begiratzen dudanean bezero gunean, kantitate bat agertzen dela eta 300 Mb-k beti agortzen zaizkit hila bukatu baino askoz lehenago. Arraroa iruditzen zait ez dudalako asko erabiltzen datu-konexioa eta gehienetan wif-fi arekin konektatzen naiz, ez 3G-aren bitartez.
Hala ere arraroena da faktura begiratzen dudanean. Orduan, “trukatutako datu-bolumena” agertzen dena, 45,2002 Megakoa da. Hau da, horren arabera oraindik 255 megak faltatuko litzaizkidake hileko kuota gainditzeko.
Beste alde batetik, ez dakit 300 megak agortzen direnean abisu bat bidaltzen duzue, baina nik orain arte ez dut inoiz halakorik jaso.
Hari dela eta, nire galdera da , nori egin behar diot kasu?, web orrian (bezero gunean) agertzen denari? , ala fakturak islatzen duenari?

Eskerrik asko.
Encuentra todos sus mensajes
20-03-2013, 09:08 AM
Mensaje: #2
RE: Bezero gunea eta Konektako kontsumoa. Fidagarria al da?
Kaixo juanmaeh,

Bezeroaren gunean kontsultatutako kontsumoa ez da fidagarria, matxura bat baitago. Laster konpontzeko ari gara lanean. Bestalde, 300MB-k agortzean, abiadura motelean nabigatuko duzu. Sentitzen dugu aipatutako matxurak eragindako eragozpenak.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
20-03-2013, 10:43 AM
Mensaje: #3
RE: Bezero gunea eta Konektako kontsumoa. Fidagarria al da?
Ados.

Orduan fakturan agertzen dena da benetako datuen kontsumoa , ezta?.

Hori logikoagoa iruditzen zait.
Mila esker.
Encuentra todos sus mensajes
20-03-2013, 11:04 AM
Mensaje: #4
RE: Bezero gunea eta Konektako kontsumoa. Fidagarria al da?
Kaixo juanmaeh,

Mila esker zuri gure Foroa erabiltzeagatik zure zalantzak argitzeko. Beste galderaren bat badaukazu, hemendik laguntzen ahaleginduko gara.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Tema cerrado 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)