Bezeroarenganako arreta zerbitzua
|
14-12-2020, 10:06 PM
Mensaje: #1
|
|||
|
|||
Bezeroarenganako arreta zerbitzua
Idazten dudan bitartean bezeroarenganako arreta zerbitzuarekin hitz egiten saiatzen ari naiz. Gaurkoan marka hautsi duzue, 30 minutu itxaroten.
Edo milioi bat matxura dago (seinale txarra) edo jende gutxi bezeroak artatzeko. Edozelan ere, lotsagarria... Euskeraz artatua izateko aukera ez egotea bezala. Zelako gogoak permanentzia urtea pasata euskaltel pikutara bidaltzekooooooo |
|||
14-12-2020, 10:53 PM
Mensaje: #2
|
|||
|
|||
RE: Bezeroarenganako arreta zerbitzua
Kaixo Iru,
Barkatu eragozpenak. Edozein zalantza edo gorabehera izanez gero eta hemendik berrikustea nahi baduzu, esaiguzu, eta laguntzen saiatuko gara. Gero arte. |
|||
15-12-2020, 08:19 PM
Mensaje: #3
|
|||
|
|||
RE: Bezeroarenganako arreta zerbitzua
Arratsalde on,
gaur goizean lortu dut azkenik behar nuena telefonoz kudeatzea. Hala ere, zerbitzuak oso txarto funtzionatzen du, baina ez langileengatik, baizik eta sistemarerngatik eta, batez ere, itxaron behar den denboragatik. Webgunea baliatzen saiatu naizenean erreklamazio edota matxura bat azaltzeko, agertzen diren aukerak ez dira nahikoak eta sistemak baten bat aukeratzera behartzen zaitu aurrera egin ahal izateko. Ez nago batere pozik arreta zerbitzuarekin. Gauza asssssskotan hobetu behar du gainontzeko konpaniekin alderatzeko, benetan. |
|||
15-12-2020, 09:28 PM
Mensaje: #4
|
|||
|
|||
RE: Bezeroarenganako arreta zerbitzua
Kaixo Iru,
Bezero Gunean agertzen diren aukerekin, zerbait faltan botatzen baduzu, edo beste zalantzaren bat izanez gero, info@euskaltel.com helbidera mezu bat bidali diezagukezu eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu. Gero arte. |
|||
« Tema previo | Tema siguiente »
|
Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)