Enviar respuesta 
Blackberry eta Euskaltel
26-07-2013, 04:45 PM
Mensaje: #1
Blackberry eta Euskaltel
Arratsalde on,
Mobila aldatzea pentsatu dut eta seguruena Blackberry bat erosiko dut. Orain daukadan kontratuan 1Gb eta 500 min. dauzkat berba egiteko hilean. Nire galdera da (1) ea telefono berria erosiz gero, orain daukadan SIM txartelak balioko duen (hau da, telefono zaharretik atera et berrian sartu baino ez dudan egin behar) eta (2) ea Blackerryak behar bezala funtzionatzeko, aparteko tarifaren bat kontratatu behar dudan.
Eskerrik asko
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
26-07-2013, 04:58 PM
Mensaje: #2
RE: Blackberry eta Euskaltel
Kaixo Txo1,

Blackberry modeloak erabiltzen duen SIM formatoa orain daukazunaren berdina bada, ez duzu aldatu behar izango. Hau da, orain daukazuna erabili dezakezu. Bestalde, Blackberryk behartzen du tarifa konkretu bat izatea bere funtzionamendua zuzena izateko. Hemen sakatuz kontsultatu ditzakezu Blackberry tarifak.

Beste zalantzaren bat izanez gero, esaiguzu.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
26-07-2013, 05:21 PM
Mensaje: #3
RE: Blackberry eta Euskaltel
Eskerrik asko erantzunagatik, Aitor.
Ea ondo ulertu dudan: daukadan tarifaz gain, Blackberry Complete edo Absolute kontratatu beharko nuke telefonoak ondo funtzionatzeko?
Badago Blackberry erabiltzaileentzako oferta berezirik?
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
26-07-2013, 05:38 PM
Mensaje: #4
RE: Blackberry eta Euskaltel
Kaixo Txo1,

Esaten duzunez, orain daukazun tarifaz gain, BlackBerry tarifa bat kontratatu beharko zenuke. Tamalez, ez dago ofertarik tarifa hauetan. Baina, normalean, BlackBerry Complete deiturikoarekin nahikoa da. Hurrengo zerbitzuak izango zenituzke:

- Bezeroaren posta-kontu propio bat.
- BlackBerry-k eskaintzen duen posta-kontu bat.
- Sare sozialen aplikazioetarako sarbidea. (Facebook, MySpace...)
- Berehalako mezularitzako aplikazioetarako sarbidea. (Windows Live Messenger, Google Talk....)
- Interneteko nabigazioa.
- Berehalako mezularitzako BlackBerry Messenger sistema esklusiborako sarbidea: BlackBerry Messenger.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
26-07-2013, 11:48 PM
Mensaje: #5
RE: Blackberry eta Euskaltel
Azken galdera: Blackberry Complete tarifarekin bakarrik nahikoa litzateke telefonoak ondo funtzionatzeko? Bestela esanda, gainontzeko zerbitzu guztiak bajan eman eta bakarrik Blackb. Complete tarifa kontratatuko banu?
Eskerrik asko eta gabon
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
27-07-2013, 10:26 AM
Mensaje: #6
RE: Blackberry eta Euskaltel
Kaixo Txo1

Errendimendu handiena ateratzeko ahots-tarifa bat (beharrezkoa) eta blackberry datu-tarifa bat behar dituzu.

Agur bero bat
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)