Enviar respuesta 
Eskaintza onak joan aurretik egin, mesedez
05-11-2021, 10:28 PM
Mensaje: #1
Eskaintza onak joan aurretik egin, mesedez
Kaixo:
Mezu hau irakurtzen ari zaren hori Euskalteleko bezero bat bazara, hementxe aholku bat: joan zaitez beste operadore batetara, eskatu eramangarritasuna ("portabilidad"), orduantxe egingo dizute eta benetan eskaintza on bat Euskaltelen.

Mezu hau irakurtzen ari zaren hori Euskalteleko langile bat bazara, orain kontatuko dizut zergatik haserretu naizen, nahiz eta esan behar dudan eskaintzen duzuen zerbitzuarekin gustura nagoen.

Kontratua amaitu baina aste batzuk lehenago mezu bat jaso nuen, momentu horretan nuen eskaintzarekin jarraitzeko aukera emanez. Eskaintza hauxe:
- ordurarte nituen linea finko, internet eta mugikorra %20ko deskontuarekin eta 18 hilabeteko irauteko konpromisoa: 57€/hilabetea (ordura arteko prezio berdina)
Presa sartzen zenidaten mezuan, urriaren 15a baino lehen baieztatu beharra neukala, nahiz eta nire kontratua urriaren 27an amaitu.

Ez nuen onartu, nik behar dudanerako garestiegia iruditzen zitzaidalako. Foro honetan etabar ea pakete txikiagoak zeuden jakin nahian ibili ondoren, telefonoz eskaintza berri bat egin zenidaten urriaren 26an. Alegia, aurreko "eskaintza" hori bukatu eta 10 egunetara, oraindik eta eskaintza hobe bat egin zenidaten:
- linea finkoa berdin, interneten mega gehiago eta mugikorrean giga gehiago, urtebetean irauteko konpromisoa, lehen hilabetea dohainik eta beste 11 hilabetetan 51,60€.

Oraindik garestiegia iruditzen zitzaidalako, beste operadore batera aldatzeko pausoa eman eta portabilitatea eskatu nuen atzo, azaroak 5. Eta hara, gaur askoz ere eskaintza hobe bat egin didazue:
- linea finkoa berdin, interneten mega gehiago eta mugikorrean oraindik eta giga gehiago, urtebetean irauteko konpromisoa, lehen hilabetea dohainik eta beste 11 hilabetetan 29,90€!!!!!

A ze eskaintza banoala ikusi duzuenean!!! Adar jotze bat da edo? Orain dela hilabete emailez egin zenidatena baino 27€ gutxiagoko eskaintza bat egin didazue!!!! Eta gainera, datu eta abiadura handiagoa duen pakete bat (nahiz eta, berriro diot, alferrik dudan hainbeste).

Lehen mezu hura jaso nuenean onartu izan banu hilean 27€ gehiago ordaintzen ariko nintzen orain!!! Zergatik ez dituzue eskaintza hain onak egiten bezeroak haserretu eta alde egiten hasi baino lehen?

Zein da soluzioa, kontratu berri hau amaitzen zaidanean berriz ere beste operadore batera aldatzea, edo saiakera egitea? Ze kontratua amaitzerakoan telefonoz deitu eta ze eskaintzen didazuen galdetzea ez dela nahikoa ikusi dut benetan eskaintza on bat jasotzeko...


Arantxa
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
05-11-2021, 10:50 PM
Mensaje: #2
RE: Eskaintza onak joan aurretik egin, mesedez
Kaixo antxa,

Sentitzen dugu iritzi hori izatea. Bide honetatik berrikustea nahi baldin baduzu, bidaliguzu mesedez titularren datuak (NAN zenbakia eta izen-abizenak) mezu pribatu batean.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)