Enviar respuesta 
Fibra + mugikor 2, finko barik
29-07-2014, 12:08 PM
Mensaje: #1
Fibra + mugikor 2, finko barik
Aupa.
Galdetu nahi dut ea fibra eta bi telefono mugikor kontratatu daitezkeen, baina telefono finko barik, hau da, linea barik. Bestela esanda, fibra 30 edo 120 kontratatu nahiko nuke eta bi mugikor (family). Egin daiteke?
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-07-2014, 12:13 PM
Mensaje: #2
RE: Fibra + mugikor 2, finko barik
Kaixo Txo1,

Interneteko konekzioa izateko, Zuntz Optikoa kontratatuta izan behar duzu.

Zuntz Optikoaren hileroko kuotaren barne telefono finkoko linea dago.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-07-2014, 12:34 PM (Este mensaje fue modificado por última vez en: 29-07-2014 12:36 PM por Txo1.)
Mensaje: #3
RE: Fibra + mugikor 2, finko barik
Eskerrik asko horren azkar erantzuteagatik.
Bai, bai, badakit barne dagoela, baina jakin nahi dut ea bakar-bakarrik zuntz optikoa kontratatu daitekeen telefono finkoko linea barik. Bi telefono mugikorretatik nahi beste dei egin ahal badut, ez dut finkorik ezertarako behar eta alferrikako gastua baino ez da. ONAn saiatu naiz, baina finkoa beti dago hor (14.95 € + BEZa), ezin da aukeretatik kendu. Interesatzen zaidana, ordea, 30 Megako zuntza + mugikor 2 (19.9€ + 19.9€ + 5€) + BEZa = 54.5 €. Hala ere, 14.95€ + BEZa ordaindu beharko nuke behar eta nahi ez dudan finkoagatik...
Esango didazue.
Eskerrik asko.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-07-2014, 12:44 PM
Mensaje: #4
RE: Fibra + mugikor 2, finko barik
Kaixo Txo1,

Behar bada ez dut ondo azaldu... Confundido Interneteko zerbitzua izan ahal izateko Zuntz optikoa beharrezkoa da. Beraz, ezin dezakezu 14,95 €-ko kuota saihestu.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-07-2014, 02:36 PM
Mensaje: #5
RE: Fibra + mugikor 2, finko barik
Eskerrik asko erantzunagatik, Aitor.
Ados, ondo ulertu badut, zuntza izateko linea ezinbestekoa da, ezta?
Hala ere, FINKOA jartzen duen zutabean "linea eta deiak" jartzen du. Deirik nahi ez badut, badago aukerarik "FINKOA" horretan gutxiago ordaintzeko?
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-07-2014, 03:00 PM
Mensaje: #6
RE: Fibra + mugikor 2, finko barik
Kaixo Txo1,

Interneteko kuotaren barne daude deiak (ez dago kentzeko aukerarik). Dena den, Interneteko aurrezki malgua zerbitzua daukazu eskuragarri.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)