Enviar respuesta 
Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
16-12-2014, 12:59 AM
Mensaje: #1
Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo: Etxeko wifi sarera gailu bat ( izan ordenagailua, telefonoa, tableta..) konektatuta badago bigarren gailuak ezin dira konektatu, hori egin ahal izateko routerra piztu eta itzali behar dut eta orduan izaten dut aukera sartzeko...konfigurazio kontua da? nazkatu xamar gabiltza kontu honekin, ba al du soluziorik? zertxobait irakurri dut eta ez dakit etxeko routerra zaharra den edota auskalo. Lagundu nazakazeu? ez naiz aditua eta hitz teknikoetan galdu egiten naiz.
Mila esker zuen arretagatik.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 09:08 AM
Mensaje: #2
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo karlosG,

Zure bezerogunean sartu eta interneteko atalan, begira ezazu nola daukazun konfiguratuta zure kablemoema, basiko edo router moduan. Basikoan badaukazu aldatu ezazu router modura eta horrela zeuk nahi dituzun gailu guztiak konektatu ahal izango dituzu zure wifi sarera.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 09:37 AM
Mensaje: #3
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
basiko moduan bakarrik 3 gailu konektatu daitezke. wifi bidez bakar bat konektatu ahal baduzu, kablez beste bi dauzkazuzelako izango da. egin Maitanek esan dizuna, eta nahi dozuzen beste konektatu ahal izango dituzu.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 10:39 PM
Mensaje: #4
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo: Mila esker zuen erantzunagatik baina berdin nago ez baitut topatzen kablemodenaren konfigurazio modua: basiko edo router. Non begiratu behar dut? goikaldean MAC identifikatzailea ageri da, beherago nire internet barruan LINEA, ZERBITZUAK,EKIPAMENDUA eta KONFIGURATU ZURE KABLE MODEMA (hemen pasahitza aldatzeko aukera bakarra ematen dit)... beste inon begiratu behar da? eskertuko nuke zuen laguntza. Ayo.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 11:01 PM
Mensaje: #5
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo karlosG,

Ondoren ikus dezakezu nola agertu behar den aukera:

[Imagen: 8e7be712-6a8c-4559-9c7a-4490ea1506bd_zpsde0b81be.jpg]

Zein da instalatuta daukazun wifi gailuaren marka eta modeloa?

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 11:39 PM
Mensaje: #6
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo: imac bat daukat( orain konektatuta) , nexus tableta eta bi telefono smartphone.

Zuk aipatutako aktibatu/desaktibatu zure kablemodenaren...atala neri ez zait agertzen. Zergatik?

Agur
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 11:44 PM
Mensaje: #7
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Esaiezu routerarren marka eta modeloa (begiratu azpikaldean pegatina txuri batean). Agian zure router gailua zaharra da eta ezin da módem modura jarri. Uste dut eskatuz gero dohainik aldatzen dizutela horrela bada.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
16-12-2014, 11:48 PM
Mensaje: #8
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo: Mila esker Joxeandoni zure laguntzagatik, nire modeloa hauxe da:

SCIENTIFIC ATLANTA
MODEL DPR2320R2

Ea honekin zerbait egin dezakedan.
Agur
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
17-12-2014, 06:42 PM
Mensaje: #9
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo: Euskaltelgo inork Joxeandonik esandakoa berretsi dezake? Hementxe usten dizuet nire routerraren marka eta modeloa:

SCIENTIFIC ATLANTA
MODEL DPR2320R2

Agur
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
17-12-2014, 07:11 PM
Mensaje: #10
RE: Gailu desberdinak konektatu wifi bidez
Kaixo karlosG,

Instalatuta daukazun modemarekin hiru gailu bakarrik konektatu ditzakezu. Nahi baduzu, bideratzaile gisa erabil daitekeen WiFi 3.0 kable-modem bat bidaliko dizugu etxera.

Mezu elektroniko bat bidali dezakezu aldaketa eskatzeko. Gogoratu mezuan titularraren izen-abisenak eta NAN zenbakia agertu behar dela.

Gero arte!
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)