Tema cerrado 
Homeland telesailaren aurrestreinaldia | Preestreno serie Homeland
28-03-2012, 01:23 PM (Este mensaje fue modificado por última vez en: 02-04-2012 03:27 PM por Euskaltel.)
Mensaje: #1
Informaci Homeland telesailaren aurrestreinaldia | Preestreno serie Homeland
Homeland, Urrezko Globoetako telesail garailea, Fox HDra iritsiko da apirilean. Eta, hori ospatzeko, aurrestreinaldira gonbidatzen zaituztegu. Apirilaren 4an izango da, 21:00etan, zinema-areto hauetan:

• Bilbo – Golem Alhóndiga zinemak
• Donostia – Príncipe zinemak - SARRERAK AGORTU DIRA
• Gasteiz – Florida zinemak - SARRERAK AGORTU DIRA

Joan nahi baduzue, zatozte, martxoaren Xa baino lehen, denda hauetakoren batera zuen NANarekin, eta eskatu sarrera. Baldintza bakarra Euskaltelen bezero izatea da Rolleyes:

• Bilbo – Ercilla kalea 29, Areiltza Doktorearen kalea 30 eta Berastegui kalea 1
• Donostia – Hernani kalea 23, Isabel II.aren hiribidea 3 eta Mirakruz kalea 14
• Gasteiz – Boulevard merkataritza-gunea eta Lakua merkataritza-gunea

Telesaila ezagutzen ez baduzue, trailerra ikus dezakezue bideo honetan:




Drama-telesailik onenaren saria eta emakumezko drama-aktorerik onenaren saria (Claire Danes) jaso ditu Homelandek.

Ezkutuko inteligentziaren eta boterearen korapiloetan sartuko gaitu telesailak, AEBko ofizial baten eta CIAko agente baten eskutik. Ofiziala gizon bat da, hiltzat eman eta zortzi urte geroago Irakeko gatibualdi batetik erreskatatu zutena; CIAko agentea, aldiz, emakume bat da, bipolarra eta izugarri zorrotza. Intrigazko drama honetan, ezer eta inor ez dira diruditena.

Alex Gansa eta Howard Gordonek sortua (24 telesailaren gidoilariak), indarrez hasi zen Homeland Estatu Batuetan estreinatu zenetik, udazkenaren hasieran. 13 atal ditu, eta 20th Century Fox Television Distribution (TCFTD) enpresak ekoitzi du kable bidezko FX kanalarentzat. Jasotako kritika ezin hobeak eta kontatzen duen istorioaren magnetismoak denboraldiko telesailik onenaren postuan jarri zuten ematen hasi eta aste gutxira.

Argumentuaren osagai nagusia Nicholas Brody ofiziala da (Damian Lewis aktoreak eginiko papera). Hiltzat jo eta gero, Estatu Batuetako armadak erreskatatu du, eta ohorez hartu dute aberriratzean. Zortzi urtez egon da gatibu Al Qaedaren eskuetan, baina badirudi gatibualdiak ez diola kalterik egin ez Brodyren fisikoari ez buruari. Baina FBIko agente Carrie Mathisonek (Claire Danes) lehen unetik izan du susmoa Brodyren jarrera akatsgabeak zerbait ezkutatzen duela, eta litekeena dela garuna garbitu izana militarra talde terrorista islamiarraren espioi bihurtzeko.

Damian Lewisek telebistan eta zineman egin izan du lan aurretik. Telebistan, Life eta Hermanos de sangre telesailetako protagonista moduan ikusi dugu (azken hori, Spielbergek ekoitzi zuen, eta II. Mundu Gerrari buruzkoa da), eta, zineman, Lawrence Kasdanen El cazador de sueños filmean.

Claire Danesek ez du aurkezpenik behar. Aktore gazteen artean etorkizun handiena dutenetako bat da, eta, besteak beste, aktore hauekin batera lan egin du: Leonardo Di Caprio (Romeo y Julieta de William Shakespeare), Meryl Streep (Las horas) eta Diane Keaton (La joya de la familia). Homeland ez da telebistarako egin duen lehen lana. Lehenago ere lan egin du hedabide horretan, HBOren Temple Grandin ekoizpenean. Emmy bat eta bere ibilbideko lehen Urrezko Globoa irabazi zituen film harekin.

Estreinaldia apirilaren 9an izango da, 22:20ean, Fox HD kanalean (18 diala); telesaila astelehenero izango da prime time-an, eta, jakina, Bereizmen Handian.

Ikus sustapenaren oinarriak hemen.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Homeland la serie triunfadora de los Globos de Oro, llega a Fox HD en Abril. Y para celebrarlo, os invitamos al preestreno que tendrá lugar el 4 de Abril a las 21:00 horas en los siguientes cines:

• Bilbao – Cines Golem Alhóndiga
• Donostia – Cine Príncipe - ENTRADAS AGOTADAS
• Vitoria-Gasteiz – Cines Florida - ENTRADAS AGOTADAS

Si queréis acudir, sólo tenéis que acercaros a algunos de los siguientes Puntos de Venta con vuestro D.N.I. y solicitar la entrada antes de 3 de Abril. El único requisito es ser cliente de Euskaltel Rolleyes:.

• Bilbao – Ercilla 29, Areilza 30 y Berastegi 1
• Donosti – Hernani 23, Isabel II 3 y Miracruz 14
• Vitoria-Gasteiz - CC Boulevard y CC Lakua

Para los que no conozcáis la serie, podéis ver el tráiler en el siguiente vídeo:




Homeland ha sido galardonada con los premios de la Mejor Serie Drámatica y Mejor Actriz Dramática (Claire Danes).

La serie nos adentra en los vericuetos de la inteligencia secreta y del poder de la mano de un oficial norteamericano, rescatado de un cautiverio en Irak ocho años después de darle por muerto, y una agente de la CIA, bipolar y meticulosa hasta límites insospechados, que sostienen una trama de intriga en la que nada ni nadie es lo que parece.

Creada por Alex Gansa y Howard Gordon, ex guionistas de “24”, Homeland pisó fuerte desde su estreno en Estados Unidos a comienzos de la temporada de otoño. Compuesta por 13 episodios y producida por 20th Century Fox Television Distribution (TCFTD) para el canal de cable FX, las excelentes críticas obtenidas y el magnetismo de su historia sirvieron para situarla en apenas unas semanas cómo lo mejor de la presente temporada.

El hilo central del argumento es el personaje del oficial Nicholas Brody, papel interpretado por Damian Lewis. Dado por muerto y milagrosamente recuperado por el ejército estadounidense, es repatriado a casa y recibido con honores. Ocho años de cautiverio bajo la custodia de Al Quaeda parecen no haber pasado una factura aparente ni al físico ni a la mente de Brody. Sin embargo, la agente del FBI Carrie Mathison, encarnada por Claire Danes, sospecha desde el primer momento que el impecable comportamiento de Brody oculta algo y que podría haber sido víctima de un lavado de cerebro para hacer del militar un espía al servicio de la organización terrorista islámica.

Damian Lewis ha trabajado tanto en televisión como en cine. En la pequeña pantalla le hemos visto como protagonista de “Life” o “Hermanos de sangre”, la serie sobre la II Guerra Mundial producida por Spielberg, y en cine, en “El cazador de sueños”, de Lawrence Kasdan.

A su lado, Claire Danes, no necesita presentación. Considerada como una de las actrices jóvenes con mayor proyección, la hemos visto darle la réplica en el cine, entre otros, a Leonardo Di Caprio en “Romeo y Julieta de William Shakespeare”, a Meryl Streep en “Las horas” o a Diane Keaton en “La joya de la familia”. Homeland no es su primer trabajo para la televisión, medio en el que ya ha trabajado en la producción de HBO “Temple Grandin”, que le valió un Emmy y el primer Globo de Oro de su carrera.

El estreno será el 9 de Abril a las 22:20 horas en el Canal Fox HD (dial 18) y la serie se emitirá todos los lunes en prime time, y cómo no, en Alta Definición.

Podéis consultar las bases de la promoción aquí

Izan gure berri hemen - Síguenos en: [Imagen: tw.png] [Imagen: fb.png] [Imagen: tuenti.png] [Imagen: google.png] [Imagen: youtube.png] [Imagen: rss.png]
Encuentra todos sus mensajes
Tema cerrado 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)