Enviar respuesta 
MIFI: Incidencias y dudas
22-05-2018, 12:04 PM (Este mensaje fue modificado por última vez en: 22-05-2018 12:18 PM por garmenmikel.)
Mensaje: #41
Informaci SIM txartela modem bezala erabiltzeko arazoak
Kaixo,

ZTE ME3630-U1A modem batera konektatzen saiatzen ari naiz Linux motako sistema eragile batean. Modem honek SIM txartela erabiltzen du funtzionatu ahal izateko, eta nik nire mugikorreko Euskalteleko SIM txartela (datuak eta deiak ditut kontratatuta) erabiltzea gustatuko litzaidake. Komunikatzen saiatzen ari naiz, baina ez dut lortzen. Horregatik gustatuko litzaidake Euskaltelek erabiltzen dituen ezaugarri hauek jakitea: APN, erabiltzailea, pasahitza eta dial number. Izan ere wvdial.conf artxiboan horiek konfiguratu behar ditut.

Honako hau da orain arte erabiltzen ari naizen vwdial.conf fitxategiak duen itxura (kontuan izan, SIM txartelari PINa ezabatu diodala):

[Dialer play]
Modem = /dev/ttyUSB2
Baud = 230400
Init1 = ATZ+CPIN=0000
Init2 = ATE1
Init3 = AT+CGDCONT=1,"IP","internet.euskaltel.mobi"
Dial Command = ATD
Phone = *99#
Stupid mode = yes
Username = CLIENTE
Password = EUSKALTEL


Eta honako hau da jasotzen ari naizen errore mezua "wvdial play &" exekutatzean:
wvdial play &
[7] 9858
root@root:~# --> WvDial: Internet dialer version 1.61
--> Initializing modem.
--> Sending: ATH
ERROR
--> Bad init string.
--> Initializing modem.
--> Sending: ATH
ERROR
--> Bad init string.


Eskerrik asko,


Barkatu, ez dut ongi idatzi erabiltzen ari naizen wvdial.conf fitxategia, honakoa da:

Dialer play]
Modem = /dev/ttyUSB2
Baud = 230400
Init1 = ATH
Init2 = ATE1
Init3 = AT+CGDCONT=1,"IP","internet.euskaltel.mobi"
Dial Command = ATD
Phone = *99#
Stupid mode = yes
Username = CLIENTE
Password = EUSKALTEL
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
22-05-2018, 04:11 PM (Este mensaje fue modificado por última vez en: 22-05-2018 04:13 PM por Ander.)
Mensaje: #42
RE: MIFI: Incidencias y dudas
Kaixo garmenmikel,

ZTE modem hauetan sartu ahal izateko Euskalteleko horrialdean dator manuala urratsez urrats azalduta, sakatu hemen.

Zeure kasuan adierazten dizkizugu behar dituzun datuak eta non sartu:

Ajustes - Configuración 3G - Ajustes del APN

APN Manual barruan sartu eta hurrengo datuak:

• Selección de Perfil: Nuevo APN
• Nombre del perfil: Euskaltel Internet
• APN: internet.euskaltel.mobi
• DNS: DNS Automático
• Autenticación: PAP

• Nombre de Usuario: CLIENTE
• Contraseña: EUSKALTEL

Azkenengoz “Guardar” zapaldu.

Gero arte!
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
07-08-2019, 11:50 AM
Mensaje: #43
Mifi Alcatel MW40V. Hard reset
Kaixo!

Une batetik bestera,nire MiFiak funtzionatzeari utzi dio. Jakin nahi nuke posible ote den 'hard reset' edo 'factory reset' bat egitea, eta nola egiten den. Eskerrik asko aldez aurretik.
Visita su sitio web Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
07-08-2019, 01:46 PM
Mensaje: #44
RE: Mifi Alcatel MW40V. Hard reset
Kaixo joxerg,

Egin daiteke esaten duzun 'hard reset' edo 'factory reset', baina beharrezkoa da reseteatu eta gero daukan konfigurazioa berriro sartzea eskuz.

Gomendatzen dizugu aukerarik badago, MiFi-aren barruan dagoen SIM txartela mugikor baten sartzea
frogatzeko estaldura hartzen duen.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
07-08-2019, 03:50 PM
Mensaje: #45
RE: MIFI: Incidencias y dudas
Kaixo,

inguruan ditudan mugikorrek onartzen duten SIM txartelaren tamaina eta Mifiarena ezberdinak dira, ezin dut egin gimendatzen didazuen proba.

Gainera uste dut arazoa Mifian bertan dagoela. Bat-batean konexioa galdu zuen, eta piztean ez dio betiko sekuentziari jarraitzen. Dituen lau LED argitxoak piztuta geratzen dira, urdinez, segundu batzuetan finko, eta gero erabat amatatzen da.
Visita su sitio web Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
07-08-2019, 04:54 PM
Mensaje: #46
RE: MIFI: Incidencias y dudas
Kaixo joxerg,

Ezin baduzu beste mugikor batetan SIM txartela frogatu estalduraren arazoa den baztertzeko, MiFi-a fabrikazko datuetara bueltarazteko, aparatuaren goikaldean dituen pizteko botoia eta WPS botoia 20 segundutan aldi berean zapalduz egiten da.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
08-08-2019, 12:46 AM
Mensaje: #47
RE: MIFI: Incidencias y dudas
Mila esker! Egin dut esandakoa baina berdin jarraitzen du. Gailu hauen matxuretarako soporterik ematen duzue? Orain oporretan nabil, baina bueltan nahi nuke zuen teknikariren batek ondo begiratzea...

Mila esker!
Visita su sitio web Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
08-08-2019, 09:22 AM
Mensaje: #48
RE: MIFI: Incidencias y dudas
Kaixo joxerg,

Bueltatzean, gomendatzen dizugu MIFIa gure dendetariko batera eramatea erosketa fakturarekin batera. Horrela, gure lankideek egin ditzakete zenbait proba eta, behar izanez gero, zerbitzu teknikora bidali.

Gero arte
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)