Enviar respuesta 
Nire kontratuari buruzko zalantzak
31-03-2017, 09:26 AM
Mensaje: #1
Nire kontratuari buruzko zalantzak
Kaixo!

Euskalteleko kuotetan egon diren azken aldaketak direla eta, nire faktura errepasatzen egon naiz eta pare bat zalantza dauzkat:

- Telefono finkoan, hiru kontzeptu agertzen zaizkit: "Llamadas a móviles incluidas Plan Habla sin fin", "Llamadas a fijos incluidas Plan Habla sin fin", eta "Llamadas Fin de semana incluidas". Ez daukat oso argi zer sartzen den horien barruan. Aste osoko deiak telefono mota guztietara? Bakarrik asteburuan telefono guztietara?

- Mugikorrean berriz, "Tarifa Plana 250 min + 1 GB" daukat. Minutu horiek asteko edozein egunetan erabili ahal dira? Edozein telefono motara deitzeko?

Eskerrik asko!
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
31-03-2017, 09:41 AM
Mensaje: #2
RE: Nire kontratuari buruzko zalantzak
Kaixo klaraboya,

"Plan Habla sin fin" tarifan, finko nazionaletara deitzeko 4000 minutu dituzu eta 100 mugikorretara, astelehenetik ostiralera. Asteburuetan dei ilimitatuak dituzu finko eta mugikor nazionaletara.

Beste aldetik, mugikorraren tarifa estatuko edozein mugikor edo finkotara deitzeko, edozein ordutegitan da.

Ondo izan.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
31-03-2017, 09:49 AM
Mensaje: #3
RE: Nire kontratuari buruzko zalantzak
Ok.

Eta honekin lotuta, galdera bat:

Nire kontratuan, bi mugikor dauzkat. Bata "Tarifa plana 250min + 1GB" eskaintzarekin, eta bestea "Tarifa Redonda 1GB".

Bigarren honengatik, 7.4380 euroko kuota ordaintzen dugu eta deiak aparte doaz.

Ba al dago modurik deiak ere barnean dituen tarifaren bat jartzea? Zenbateko kuota izango zen hilean (sinpleena)?

Mila esker!
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
31-03-2017, 10:18 AM
Mensaje: #4
RE: Nire kontratuari buruzko zalantzak
Kaixo klaraboya,

Zure kasua ikuskatzeko bidaliguzu mezu pribatu baten bitartez titularraren datuak.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)