Tema cerrado 
Promozioak eta Gol Bar
28-08-2012, 06:51 PM
Mensaje: #1
Promozioak eta Gol Bar
Aupa,

etxean, 6Mb-ko internet konexioa, telefono finkoa, telefono mugikor bat eta 50 kanaletako HDTV geneuzkan kontratatuta, GolTV kanalaz gain. Bestalde, 6Mbko duoa izateagatik finkotik-mugikorrera deitzeko bonu bat omen daukagu, eta beste 5 eurogatik ahots-tarifa finkoa. Euskal Encounterrean Euskalteleko komertzial baten gomendioak jarraituz, 50Mb-ra igo genuen internet konexioa, 12€-tik 15€-ra pasatu genuen mugikorraren kontratua, eta telebista 50 kanaletatik 80-ra igo zain gaude (eskatuta dago eta hilabete daramagu aldaketa horren zain dagoeneko), modu horretan ordaintzen genuena baino gutxiago ordainduko omen dugu. Zalantza batzuk dauzkat honen inguruan:

-Zein da aldaketa hauekin aplikatzen zaigun promozioa, zerbitzuak hobetu arren merkeago ateratzeko?
-GolTV kanalak ez du promozio horiekin zerikusirik, ezta?
-GolTV kanala garestitu egingo omen da: hala izanez gero, noiz eta izango da? Igoera hori onartutzat emango da, ala, abisatu egingo diguzue?

Bestalde, taberna bat daukat. Orain arte Gol Bar zerbitzua izan dut kontratatuta, eta orain zerbitzu hori desagertu eta bere tokian Canal+ Liga Bar jarriko dela entzuna dut. Hala ere, Euskaltelera deitu eta Gol Bar existitzen jarraituko dela esan didate. Nahasmen horretan, suposatu dudana da Euskaltelekin Gol Bar kontratatuta izatean automatikoki Canal+ Liga Bar izatera pasatuko dela, hala da? Prezioa Gol Bar zerbitzuaren berdina izango da?

Mila esker aldez aurretik
Encuentra todos sus mensajes
28-08-2012, 07:20 PM
Mensaje: #2
RE: Promozioak eta Gol Bar
Kaixo ja.roman:

Ematen dituzun datuen arabera, aplikatzen zaizun promozioa Euskal Encounterrekoa da. Telebistaren migrazioa noiz egingo den egiaztatzeko, bidali mezu pribatu bat titlularraren datuekin (NAN zenbakia eta izen abizena).

Gol TB-ko prezio aldaketzen bada, beti bezala gure foroan argitaratuko genuke.

Foro hau bakarrik partikularrentzako da, beraz, Empresako kontsultarekin ezin zaitut lagundu.

Ondo ibili,
Encuentra todos sus mensajes
28-08-2012, 07:41 PM
Mensaje: #3
RE: Promozioak eta Gol Bar
yo he leido en este foro que eukatel sigue con el golt hasta el 1 de octubre
Encuentra todos sus mensajes
Tema cerrado 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)