Enviar respuesta 
Sustapena bukatu, eta abisatu ez?
29-11-2021, 08:38 AM
Mensaje: #1
Sustapena bukatu, eta abisatu ez?
Egun on.

A ze ezustea nirea... Faktura iritsi, eta 104 euro! Normalean baino 15 bat euro gehiago. Eta ez dut ezer berezirik egin oraingo hilean.

Euskaltelera deitu dut eta esan didate nik neuk ibili behar dudala argi; hau da, urtebete pasatu dela eta neuk jakin behar dudala noiz amaitzen zaizkidan sustapenak.

Hori da jendea fidelizatzeko daukazuen modua?

Eskatu dut orain jaso dudan faktura bertan behera geratzeko eta beste bat bidaltzeko, sustapenak barne. Ezetz esan didate. Benetan?

Penagarria.

Konpainien zurrunbiloan berriro ez murgiltzearren, beste urtebeterako akordioa sinatu dut, baina benetan ez didatela faktura doituko, 15 euro horiek berreskuratzeko? Hori da Euskaltelen fidelizatzeko modua?

Benetan?

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
29-11-2021, 10:41 AM
Mensaje: #2
RE: Sustapena bukatu, eta abisatu ez?
Kaixo Sertxmovile,

Gogorarazten dizugu Euskaltelek ez duela inolako kontratu-betebeharrik bezero bakoitzari sustapenaren amaieraren berri emateko; beraz, fakturazioa zuzena da. Sentitzen ditugu sortutako eragozpenak.

Gero arte.
Encuentra todos sus mensajes
Cita este mensaje en tu respuesta
Enviar respuesta 


Salto de foro:


Usuario(s) navegando en este tema: 1 invitado(s)