Foro Euskaltel

Versión completa: Kontsumo kontrola
Actualmente estás viendo una versión simplificada de nuestro contenido. Ver la versión completa con el formato correcto.
Kaixo,

Mugikorra atzerrian (Grezia eta Alemania) daukat irailetik eta kontsumo kontrola erabiliz esan beharra dut iraileko fakturarekin ados nagoela, izan ere kontsumo kontrolarekin bat zetorren. Baina bat batean, urriaren 8an email bat heldu zait esanez urriaren 1ean mugikorraren kontsumoa lehen mugara iritsi dela. Eta ordutik hona euro bat baino gehiago igo da.

Ni Alemanian nago irailaren 24tik eta ordutik ia ez dut mugikorrik erabili, alemaniar SIM txartela bait daukat. Ez dut ulertzen nola den posible egun baten nik horrenbeste kontsumitu izana. Okerren bat egon delakoan nago.

Atzerrian nagoenez, honi buruzko konponbidea/azalpena erraztea eskatzen dut.

Eskerrrik asko.
Kaixo Tomas1957,

Bidali MP bat titularraren datuekin (NAN zenbakia, izen-abizenak) eta mugikorraren zenbakiarekin, gertatutakoa konprobatzeko.

Gero arte,
URLs de referencia