Foro Euskaltel

Versión completa: SonyXperiaTipoSt21i pantailarekin arazoak
Actualmente estás viendo una versión simplificada de nuestro contenido. Ver la versión completa con el formato correcto.
Kaixo,

SonyXperiaTipoSt21i mugigarria hartu nuen Euskaltelekin orain hilabete batzuk; Android bertsioa 4.0.4 dauka instalatuta. Telefonoaren memoriak 754MB ditu, haietatik 503MB erabilgarri; barne memoriak aldiz 2,15GB eta 1,9MB erabilgarri. RAM-ean azkenik 176MB ditut libre.

Oso ongi funtzionatzen zuen baina orain gutxi, egun batetik bestera, pantaila gaizki ibiltzen hasi da. Guatxapakak bidaltzea, pantaila irristatzea, agenda begiratzea, teklak sakatzea ... sufrikario hutsa bilakatu da. Pantaila ukitzean askotan ez du kasu egiten edo berandu egiten du, desblokeatzea bera konplikatua da. Touch Screen Service Test-a baliatu dut eta ezin dut inondik inora ere marra jarraitasunez marraztu mugigarriko pantailan.

Interneten begiratzen software bidezko konponbidea dagoela ematen du baina ez naiz fio topatu ditudan webguneekin. Honako hau kasu: http://foro.elhacker.net/dispositivos_mo...779.0.html

Euskaltelek ba al du konponbiderik honendako?
Kaixo alfredo,

Micro SD txartela daukazu mugikorrean? Baliteke txartel hau beteta egotea. Atera Txartela eta frogatu mugikorraren erabilera.
Froga hau egin ondoren ez bada matxura konpontxen, joan zaitez Euskalteleko zaltoki batera mugikorra begiratzeko.

Gero arte.
URLs de referencia