Foro Euskaltel

Versión completa: Gailu berrietarako routerra berrabiarazi behar
Actualmente estás viendo una versión simplificada de nuestro contenido. Ver la versión completa con el formato correcto.
Kaixo, lehenago zenbaitetan gertatzen bazen ere, azkenaldian gailu berriak wifi sarera konektatu ahal izateko routerra berrabiarazi behar dut beti. Ez da automatikoki konektatzen. Anaiarekin gertatzen zait: goizetan lan egiten du eta arratsaldetan portatila pizten duen guztietan berrabiarazi behar dugu routerra. Horrez gain, gailu kopuru mugatua konektatzen da 2-3 (azkeneko hau lehenago irakurri nuen routerra konfiguratzen aldatzen dela, baina ez dakit nola egiten den).

Routerra bera etorri bezala dago, ez diot ezer aldatu. Bi arazoei (berrabiarazi beharra eta gailu kopuru mugatua konektatzea) aurre egin nahi nieke. Mila esker zuen laguntzagatik.
Kaixo ttor

Kablemodema router moduan jartzeko(3 gailu baino gehiago konekta ahal izateko), Bezeroaren web gunetik egin dezakezu. Hurrengo pausuak jarraitu behar dituzu:

- Sartu zure web gunean
- Aukeratu Produktuak - Internet - Konfigurazioak
- Konfigurazio barnean sakatu: Kable-modema konfiguratzea - Kable-modema konfiguratzea
- Aukera honen barnean Bideratzaile modua, aktibatu behar duzu.

Gero arte.
URLs de referencia